Bestak 2025

Igantziko bestak ospatuko dituzte ortziralean hasi eta asteartera arte

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 24a

Igandean, San Miguel egunean, dantzariek ohiko dantza saioa eginen dute. Argazkia Oskar Txoperenak iaz ateratakoa da.

Besta giroan murgilduko dira igantziarrak ortziraletik asteartera bitarte. Besta Batzordeak egitarau zabala prestatu du.

Irailak 26, ortziralea

  • 17:00etan goitibehera txapelketa.
  • 20:00etan altxaferoa Elutxa txarangarekin.
  • 20:30ean karrikabuelta kankailuekin eta buruhandiekin gaiteroek lagunduta.
  • 00:00etan kontzertuak: Tatxers eta Bad Sound System.

Irailak 27, larunbata

  • 10:00etan karrikabuelta txistulariekin.
  • 11:00etan toka txapelketa frontoian haurrentzako eta helduentzako.
  • 12:00etan txistu kontzertua elizako atarian.
  • 18:00etan herri kirolak: Nafarroako arpana txapelketa mistoko kanporaketa, fardo altxatze erakustaldia bi bikoteren eskutik, eta herriko gazteen arteko desafioa.
  • 17:00etan hasita Puntu Morea.
  • 20:00etan DJ Tracka.
  • 00:00etan betizuak zezen plazan.
  • 01:00etan erromeria Gabezinekin. 

Larunbat arratsean eta astelehenean betizuak izanen dira. 

Irailak 28, igandea

  • 10:00etan karrikabuelta gaiteroekin.
  • 12:00etan karrikabuelta kankailuekin eta buruhandiekin gaiteroek alaituta.
  • 17:00etan pilota partidak. Lehenengo partidan herriko neska eta mutil gaztetxoen partidak: Oihan Andueza, Maddi Iratzoki eta Jerai Bazterrika, Ainara Hitaren eta Joana Iratzokiren kontra. Bigarren partidan Etxarri Aranazko Gure Pilota Klubaren eskutik neska gazteen gomazko paleta erakustaldia eta hirugarrenean gizonezkoen afizionatuen elite mailako desafioa. Nafarroatik Beñat Apezetxea eta Hegoi Txoperena, eta Gipuzkoatik Julen Alberdi eta Oihan Etxeberria.
  • 19:30ean mutxikoak.
  • 20:30ean trikipoteoa Haitz Martinekin eta Ane Urbietarekin.
  • 21:30ean haurrentzako zezensuzkoa.  

Irailak 29, astelehena

  • 09:30ean karrikabuelta txistulariekin.
  • 10:30ean karrikabuelta ezpata dantzariekin eta txistulariekin.
  • 11:30ean meza nagusia abesbatzak kantatuta.
  • Ondotik, bandera arbola doinuari dagokion ikurrinaren agurra eta herrian barna ezpata dantzarien eta dantzarien saioa.
  • 17:00etan soka dantza.
  • 19:00etan Belfast mariatxiak. 

Irailak 30, asteartea

  • 09:00etan gazteen gosaria.
  • 10:00etan karrikabuelta txistulariekin.
  • 10:00etan haurrentzako puzgarriak frontoian.
  • 11:00etan haurrentzako animaliak zezen plazan.
  • 12:00etan betizuak zezen plazan Joselontxos txarangarekin.
  • 14:00etan haurrentzako herri bazkaria.
  • 14:00etan herri bazkaria Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
  • 15:00etan haurrentzako puzgarriak frontoian.
  • 19:00etan Joselontxos txaranga.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun