Gaur, berriz 09:00etan atera da martxa Herrik Etxeko plazatik. Jende aunitz bildu da martxaren irteera eta Berako Labiaga ikastolak, Ricardo Baroja eskolak eta Toki Ona institutuak ere ekimenarekin bat egin eta bertako ikasleek hainbat kilometro egin dituzte martxako kideekin.
Irunenera ailegatuak dira dagoeneko, eta bihar bukatuko da martxa Irundik Hendaiarako bidea osatuta.
