Urteak egin zituen tokiko telebista batean, Ttipi-Ttapa Telebistan aurkezle edo erreportari lanetan... eta urteak joan dira ere lanbide berean baina telebista handiago batean hasi zela, Etb1en alegia... Orain, hainbat ekimenetako aurkezpen lanetan gehiagotan sumatzen dugu, sarean jarraitzen baitugu bere argazki eta bideoen bidez. Hainbat proiekturen lekuko izaten da: kultur, gizarte edo kirol arlokoak. Xerka, sexilioari buruzko egitasmoaren berri ematen ari dira Euskal Herriko hainbat herri eta auzoetan, Martxel Larraza bere herrikidearekin batera. Irailean gainera Elizondon izanen dira.
Aspaldiko laguna den Joseba Olagarai Goienetxe kazetari etxalartarra gurean izan dugu, hurrengo egunetan herriko bestak izanen dituztela eta, bere bizipoza partekatu du gurekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.