ZUZENKETA

Xorroxin irratia 2025eko abuztuaren 8a

 Joxean Igoa abeltzainarekin, abuztuaren 6an  Xorroxin Irratiko Ur eta lur atalean egindako elkarrizketaren harira zuzenketa bat egin nahi dugu.

Bortzirietako feria egunez aldatzeko egun horretan azienda eramaten duten hainbat abeltzainek egindako eskaera dela eta, elkartu ginen abeltzainetako batekin.

Testuinguru horretan esatariak galdera baten planteamendua gaizki egin zuen eta hori argitu eta zuzendu nahi dugu.

Esatariak abeltzainari erran zion abeltzainek beurek eskatutako herri galdeketa egiteari uko egin diola Lesakako Udalak, lehentasuna duten bertze zenbait kontu badirela arrazoituz. Baina ez da horrela izan, alderantziz izan da eta hori argitu nahi dugu. Udala izan da abeltzainei herri galdeketa egitearen aukera landu dezaten proposatu diena, hartara herritarren ustea jakinen baitzen. Eta abeltzainak izan dira aukera hori baztertu dutenak, beurek halakorik antolatzen hastea ez zaielako bidezkoa iruditzen.

Sortutako nahasmendua dela eta, barkamenak eskatu nahi dizkiegu entzuleei eta Lesakako Udalari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun