Lesakako mendi bizikleta ibilaldian laguntzeko eskaera egin du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 27a

Aurten ere, irteeran, bidegurutzeetan, anoa guneetan eta helmugan laguntzaileak behar ditu Beti Gaztek.

Irailaren 14an eginen dute Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako mendi bizikleta ibilaldia. Proba hau egin ahal izateko antolakuntzarako laguntzaileak behar ditu Beti Gaztek.

Zehazki, bidegurutzeetan check-in egitekoa, anoa gunean laguntzeko, helmuga eta irteeran egoteko eta nahi den guztian laguntzeko behar da jendea. Laguntzeko prest dagoenak Whatsapp zenbaki honetara idatzi (696 80 98 86).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun