Bestak 2025

Ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte Alkaiagako bestak

Ttipi-Ttapa

Bestetan murgilduko dira Alkaiagako auzotarrak aste honetan. Ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte auzoko bestak eta egitaraua zabala prestatu dute bi egunetarako.

Ortziralean, uztailaren 25ean, hasiko dira bestak 13:00etan mezarekin. Ondotik, suziria piztuko dute eta Maddi Ane Txoperena eta Josu Sanjurjo bertsolariak ariko dira kantari. Eguna borobiltzeko, auzotarren bazkaria eginen dute 14:30ean. 

Larunbatean, uztailaren 26an, izanen du segida bestak 11:00etan pilota partidekin. Ondotik, gaiteroak ariko dira auzoan barna jotzen.

Arratsaldean, Alkaiaga Trail lasterketa eginen dute, 17:00etan haurrena eta 17:30ean helduena. Lasterketan parte hartzeko izen ematea irekia dago eta aitzinetik alkaiagatrail@hotmail.com helbidera mezu bat bidalita, zein egunean bertan egiten ahal da. 

Lasterketa bukatzean, 19:30ean, Gure Txokoa Dantza Taldearen emanaldia izanen da, eta, ondotik bokata jatea eginen dute. 21:00etan AC/DC taldearen bertsioak egiten dituen The Malcolm Young Band taldearen kontzertua izanen da eta bestak borobiltzeko DJ Endara ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun