Ireki dute Alkaiaga Trail lasterketan izena emateko aukera

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 9a

Iazko proba irabazi zuten Ibon Erdozain eta Ane Elzaurdia

Uztailaren 25ean eta 26an ospatuko dituzte Alkaiagako bestak, eta besten barrenean eginen dute XIV. Alkaiaga Trail lasterketa larunbatean. Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopako bigarren proba izanen da eta izena emateko aukera ireki dute dagoeneko.

Helduen proba 17:30ean izanen da eta parte hartzaileek zazpi kilometro eta 300 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute. Horren aitzinetik, 17:00etan 14 urte artekoentzako proba izanen da, eta hiru kilometroko bidea osatu beharko dute.

Izena emateko mezu bat bidali behar da alkaiagatrail@hotmail.com helbidera parte hartzailearen izen abizenak, jaiotze data eta NAN agiriarekin batera. Korrikalariek zazpi euro ordaindu beharko dituzte eta prezio horretan sartzen dira istripuen kontrako asegurua eta ogitartekoa. Mezuarekin batera 7 euroko bizum bat egin beharko da 613 75 90 04 zenbakira.

Egunean berean ere izena emateko aukera izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun