Nafarroa Aztarna Positiboa: Berako Iratxekoberea landetxera bisita

Xorroxin irratia 2025eko uztailaren 9a

Nafarroako Aztarna Positiboa proiektua ez da berria baina ez da aspaldikoa. Turismo Departamentuaren eskutik, egitasmo berritzailea da. Hala ere, proiektu horrek biltzen dituen hainbat jarduera ez dira berriak, kasu batzuetan ohikoak direlako.

Berako Iratxekoberea landetxean pausaldia eginen dugu. Bertan, harrizko eraikuntzak artisautzaren bidez berreskuratzeko egitasmoan parte har dezakete bisitariek, harrizko paretak altxatuz, antzinako hesiak zaharberrituz eta zubiak berreraikitzeko gune baten garbiketan eta prestaketan. Betidanik egin dituzten jarduerak edo lanak dira horiek. Maitetxu Leonis eta Jose Enrike Arburuarekin solastatu gara.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun