Bestak 2025

Peñen Eguna ederki borobildu dute lesakarrek

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 9a

Goizeko danbor soinuen ondotik, besta giroan ibili ziren atzo lesakarrak. Eguraldia lagun, Peñen Eguna giro ederrean pasatzeko aukera izan zuten. Gaur, berriz, Haurren Eguna izanen dute.

Uztailak 9, asteazkena
Haurren Eguna

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin gasolindegitik plazara. 10:30ean haur eta gurasoen danborrada. Ondotik, buruhandiak eta haurrentzako entzierroa. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 14:30ean Señora Bazkaria Azkaineko emakumeekin ahizpatuta Kasino jatetxean. Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatua. 16:00-19:00 haurrentzat ikuskizunak Eltzeta Plazan. Eguraldi txarra egiten badu. Goiko frontoian izanen da. 17:00etan esku pilota partida profesionalak frontoian. 19:00etan Elutxa txaranga karrikaz karrika. 21:00etan Larrain Dantza Plaza Zaharrean Lesakako Gaitariekin. 22:00etan zezensuzkoa. Ondotik, Zurrunbilo taldearen emanaldia ostatuz ostatu.

Uztailak 10, ortzeguna
Herritarren Eguna

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin, Martxanpaitatik plazara. 10:30ean haurrentzako Bizitza festa bat da!  Ipuin musikatua Harriondoan. Ondotik, haurrentzako entzierroa Harriondotik Plaza Zaharrera. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin. 13:45ean herri bazkarira kalejiran Elutxa txarangarekin. 14:30ean herri bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik, musika emanaldia Beñat Mitxelenarekin. 18:30ean Txakaindik jaitsiera Zortziko doinuarekin. 20:30ean Oilar Beltzak musika taldea Plaza Zaharrean. 00:00etan Jai-Hilak Elutxa txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun