Bestak 2025

Peñen Egunari hasiera emateko, danbor soinuak nagusi goizean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 8a

Lesakarrentzat bestarako egun handia da gaurkoa: Peñen Eguna. Bestondoa alde batera utzita, 09:00etan peñen gosaria egin dute eta 10:00etan danborradarekin hasi dira Elutxa txarangak lagunduta. Hala ere, gaiteroak izan dira goiztiarrenak, diana egin baitute 08:30ean hasita. Eguerdian, berriz, betizuak izanen dituzte eta hortik aitzinera, egun osoko besta.

Uztailak 8, asteartea
Peñen Eguna

12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 18:00etan peñen elkartzea Elutxa txarangarekin, peñen jaitsierarako. 20:00etan Sakatu Elektrotxaranga. 00:00etan Itzal taldea Plaza Zaharrean.

Peñen Eguneko jautsiera iaz.

 

Uztailak 9, asteazkena
Haurren Eguna

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin gasolindegitik plazara. 10:30ean haur eta gurasoen danborrada. Ondotik, buruhandiak eta haurrentzako entzierroa. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa txarangarekin. 14:30ean Señora Bazkaria Azkaineko emakumeekin ahizpatuta Kasino jatetxean. Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatua. 16:00-19:00 haurrentzat ikuskizunak Eltzeta Plazan. Eguraldi txarra egiten badu. Goiko frontoian izanen da. 17:00etan esku pilota partida profesionalak frontoian. 19:00etan Elutxa txaranga karrikaz karrika. 21:00etan Larrain Dantza Plaza Zaharrean Lesakako Gaitariekin. 22:00etan zezensuzkoa. Ondotik, Zurrunbilo taldearen emanaldia ostatuz ostatu.

 

Uztailak 10, ortzeguna
Herritarren Eguna

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin, Martxanpaitatik plazara. 10:30ean haurrentzako Bizitza festa bat da!  Ipuin musikatua Harriondoan. Ondotik, haurrentzako entzierroa Harriondotik Plaza Zaharrera. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin. 13:45ean herri bazkarira kalejiran Elutxa txarangarekin. 14:30ean herri bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik, musika emanaldia Beñat Mitxelenarekin. 18:30ean Txakaindik jaitsiera Zortziko doinuarekin. 20:30ean Oilar Beltzak musika taldea Plaza Zaharrean. 00:00etan Jai-Hilak Elutxa txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun