Lesakako txosnagunean ere besta egitarau zabala izanen dute

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 3a, 14:00

Frigo taldea izanen da asteleheneko Fermintxo Rock! musika jaialdian joko duen taldeetako bat. Argazkia Begira Mañu Amado

Asteleheneko Fermintxo Rock! Jaialdian Maskak eta Frigo taldeak ariko dira

Aspaldiko urteetan bezala, egitarau ofizialaz gain, Lesakako txosna gunean ere besta eskaintza zabala izanen dute egunotan Hameka besta, borroka bakarra goiburupean, Txosna Batzordeak, herriko ostatuen laguntzarekin antolatua. Txosna gunearen irekitzea uztailaren 4an, ortziralean 18:00etan eginen dute.

Egitaraua

Uztailaren 4a, ortziralea

  • 18:00etan txosna guneko irekiera
  • 23:00etan La Txama plazan. Ondotik, DJ Infernu.

Uztailaren 5a, larunbata

  • 22:00etan Muxutruk plazan. Ondotik DJ Endara. 22:30ean DJAiakate txosnetan eta ondotik DJ Fifi eta Fefa.

Uztailaren 6a, igandea

  • 13:00etan Presoak etxera! Manifestazioa. 23:00etan Akerbeltz plazan.

Uztailaren 7a, astelehena, Fermintxo Rock!

  • 06:30ean Desgraziatun gosaria. Fermintxo Rock! musika jaialdia izanen dute txosna gunean. 22:30ean Mogumbo plazatik. 00:00etan Maskak txosnetan. Ondotik Frigo.

Uztailaren 8a, asteartea, Peñen Eguna

  • 20:30ean Sakatu elektrotxaranga Zialdotik abiatuta.

Uztailaren 9a, asteazkena, Gazte Eguna

  • 14:30ean gazte bazkaria txosnagunean. 19:00etan Elutxa txaranga. 22:30ean Zurrunbilo plazatik.

Uztailaren 10a, ortzeguna

  • 14:30ean herri bazkaria Eltzetan. 20:30ean Oilar Beltzak plazan. 00:00etan Gaixoa ni, gaixoa zu!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun