Iraitz Arabolaza eta Parean elkartearen ‘Migrantas’ erakusketa ikusgai izan da Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian maiatzaren 16tik 29ra. Orain, Etxalarko Pello Apezetxea Zubiri Kulturgunean maiatzaren 30etik ekainaren 6ra ikusteko modua izanen da, astelehenetik ortziralera, 16:00etatik 19:40era. Honen aurkezpena hilaren 30ean eginen dute, ortziralean, 18:30ean, euskaraz, aldibereko itzulpenarekin.
Bortzirietako hizkuntza eta kultura aniztasun taldeak maiatzaren 21eko kultura aniztasunaren nazioarteko egunaren inguruan jardunaldiak antolatu ditu eta horren barnean dago ‘Migrantas’ erakusketa. Gainera, Pello Apezetxea beka irabazi duen ikerketa ere aurkeztuko dute gaur Beran.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!