Pello Apezetxea beka irabazi duen ikerketa aurkeztuko dute maiatzaren 29an Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 27a, 09:00

Pello Apezetxea Zubiri ikerketa beka irabazi duen lana aurkeztuko dute ortzegun arratsaldean Berako Beralandetan.

Bortzirietako hizkuntza eta kultur aniztasun taldeak maiatzaren 21eko kultura aniztasunaren nazioarteko egunaren inguruan jardunaldiak antolatu ditu. Horren inguruan, Pello Apezetxea Zubiri ikerketa beka irabazi duten Paula Laitak, Jon Martinek eta Ane Osuak Bortzirietako hizkuntza aniztasuna migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak ikerketaren aurkezpena eginen dute euskaraz (aldibereko itzulpenarekin) maiatzaren 29an, ortzegunean 18:30ean Berako Beralandetan. Ondotik merienda eskainiko dute.

'Migrantas' erakusketaren azken egunak Beran eta gero Etxalarren

Iraitz Arabolaza eta Parean elkartearen Migrantas erakusketa ikusgai dago Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian maiatzaren 16tik 29ra eta ondotik, Etxalarko Pello Apezetxea Zubiri Kulturgunean maiatzaren 30etik ekainaren 6ra ikusteko modua izanen da, astelehenetik ortziralera, 16:00etatik 19:40ra. Honen aurkezpena hilaren 30ean eginen dute, ortziralean, 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!