Bortzirietako zaintza diagnostikoa aurkeztuko dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 13a, 09:00

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak sustatuta Bortzirietako zaintza diagnostikoa egiten aritu da Emagin elkartea. Urtebete baino gehiagoko lana izan da diagnostikoa idaztea, eta ortzegun honetan aurkeztuko dute, Lesakan herriko etxeko batzar aretoan 18:00etan. 

Aurkezpenera begira, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak adin txikikoen zaintza zerbitzua eta gaztelaniazko itzulpen zerbitzua eskainiko ditu. Zerbitzu hori nahi dutenek,  gaur izanen dute azken eguna eskatzeko 722 69 30 78 zenbakira deituta.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun