Edurne Pachecorentzat eta Uxue Alustizarentzat dira 'Almazenean' antzerkia ikusteko sarrerak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 17a, 15:30

TTIPI-TTAPAk Berako Udalaren laguntzarekin, larunbatean Kultur Etxean eginen duten 'Almazenean' antzezlana ikusteko bi sarrera bikoitzen zozketa egin du. Ttipi Txartela duten bazkide mordo batek hartu du parte zozketan eta Edurne Pacheco beratarra eta Uxue Alustiza aranztarra izan dira irabazleak. Zorionak!

Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira 'Almazenean' antzezlaneko protagonistak. Erretreta hartzekotan den eta bera ordezkatuko duten langile baten kontuak kontatzen ditu. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak aitzinetik hemen erosi daitezke, edota egunean berean Kultur Etxean zazpi euroren truke.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun