Lesakako Mendi Lasterketako seigarren edizioa jokatu zen igandean eta, beti bezala, ibilbideko lehen koxka gogorra Frain izan zuten. Helmugan bezala, pasatzen lehenak Iruñeko Xabier Macias eta Lesakako Aimar Otxoteko izan ziren. Biak buruz buru pasatu ziren Frainetik, baina oraindik hamar kilometro eta Unanu mendira igotzea zituzten aitzinetik eta bukaeran, Iruñekoak bi minutuko aldea atera zion lesakarrari. Beraien gibeletik, hurbil zuten Frainen Beñat Albisu amaiurtarra eta segidan, bertze 265 korrikalariak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.