Gizonezkoen proban bikain ibili ziren eskualdeko korrikalariak eta bigarren izan ziren Otxotekoren eta hirugarren izan zen Albisturen gibeletik, laugarren izan zen Narbarteko Jokin Arretxea (1.13.58), bosgarren Goizuetako Hodei Lujanbio (1.14.41), zortzigarren Lesakako Mattin Gonzalez (1.16.10) eta hamargarren Anizko Unai Iantzi (1.18.17).
Gizonezko beteranoetan, sailkapen orokorrean 22. izan zen Joseba Lasarte beratarra nagusitu zen (1.23.10), Juan Karlos Korta irundarra bigarren (1.27.24) eta Igor Ortiz irundarra hirugarren (1.28.15).
Emakumezko beteranoetan Iruñeko Beatriz Martinez izan zen bizkorrena (1.49.30), Lourdes Mitxelena lesakarra bigarren (2.08.12) eta Idoia Bereau igantziarra hirugarren (2.08.12).
Beti Gazteko lehen bazkideak Aimar Otxoteko eta Mayi Arriola izan ziren, 18 urtez beheitiko korrikalarien artean bizkorrena Lur Ocon izan zen eta talde onena Hiru Herri Trail.