Inauteak 2025

[ARGAZKIAK] Giro bikaina Berako Inudeen eta Artzainen desfilean

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 3a, 10:00

Inauteetako igandean Inudeen eta Artzainen desfilea izan da protagonista Beran. 200 dantzari baino gehiago  aritu ziren dantzan, eta konpartsan ere, inoiz baino jende gehiago bildu zen, 70 lagunetik goiti. Musikariek lagunduta, giro ederrean alaitu zituzten herriko karrikak goizean zein arratsaldean.

Argazkiak: Arantza Agirre.

Antonio Rodriguez 'Ttarrato' eta Jaione Dozagarat izan ziren aurtengo Aita Joxepe eta laguntzailea. Gure Txokoa Dantza Taldeak urte luzez elkartearen alde, zein inauteetako dantzak berreskuratzen egindako lana eskertu zien horrela.

Aita Joxepe eta laguntzaileak izaten duten karrozan hasi zuten bidea, baina, azkenerako dantzan bukatu zuten gainerako dantzariekin eta konpartsakideekin batera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun