Inauteak 2025

[ARGAZKIAK] Irudi koloretsuak utzi ditu Ortzegun Gizenak Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 28a, 14:00

Inaute giro bete-betean murgildu ziren atzo beratarrak. Goizean zingar arroltze eskean aritu ziren haurrak, eta arratsaldean, berriz, ttikienak mozorrotuta atera ziren karrikara eta helduenak Inude eta Artzainak dantza ibili ziren.

Jendez bete ziren Altzate karrika eta Eztegara pasealekua haurren mozorroak ikusteko. Labiaga ikastolakoak ireki zuten desfilea eta erraldoien eta buruhaundien musikak eta arropak soinean. Gibeletik, Jesusen Bihotza ikastetxeko haurrak Cazafantasmas pelikulako protagonisten arropak eta mamuen maindireak soinean dantzan aritu ziren. Desfilea ixten, Ricardo Baroja eskolako lagunek Berako bestetako giroa islatu zuten txaranga doinuz eta blusak soinean.

Ttikienen desfilearen gibeletik, Inudeak eta Artzainak dantzan eta kantuan aritu ziren helduenak.

Arratsaldea borobiltzeko merienda banatu zuten Eztegara frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun