Inauteak 2025

Inauteak ospatzeko bazkaria eginen dute Etxalarko Larraburua elkartekoek asteartean

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 25a, 17:00

Ortzegunik asteartera inauteak ospatuko dituzte Etxalarren, eta egitarauaren barrenean, Larraburua elkartekoak bazkaria eginen dute asteartean elkartean. Bihar bukatuko da bazkariko txartelak erosteko epea.

Bazkaria 16:00etan izanen da, eta honako menua izanen dute: Hasteko zizka mizkak izanen ditu. Ondotik, lehen platera zopa izanen da eta bigarrena bildots errea entsaladarekin. Bildotsa jaten ez dutenentzat oilaskoa izanen da aukeran, baina aldez aitzinetik abisatu beharko da. Postrerako gaztanbera izanen da eta kafea eta kopa ere izanen dituzte.

Bazkariko txartelek 25 euroko prezioa dute eta bihar, hilaren 26a, bukatuko da txartelak erosteko epea. Horretarako, Maixkenekobordako Mari Luzeri deitu beharko zaio (664 38 73 43) edo bertzela Larraburua elkarteko telenofonora (623 15 34 38 Whatsapp mezu bat bidali beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun