Inauteak 2025

Ortzegunean hasi eta asteartera arte inauteetan murgilduko dira Etxalarren

Etxalarko gazteak eskean ibiliko dira baserriz baserri inauteetako astelehenean.

Ortzegun gizenarekin hasi, eta asteartearekin bukatuko dituzte etxalartarrek inauteak. Egunez egun honako egitaraua izanen dute:

Otsailak 27,ortzeguna

  • Goizean gaztetxoak etxez etxe ibiliko dira eskean urtzain gizen kantatuz.
  • 14:30ean ikasleen desfilea eta ikuskizunak, eskolatik plazara.
  • Ondotik haurrentzako merienda Guraso Elkartearen eskutik.

Martxoak 2, igandea,

  • Kinto bazkariak eguerdian.

Martxoak 3, astelehena

  • 08:00etan gazteak La Basque jatetxean elkartu, gosaldu eta baserrietara abiatuko dira etxez etxe eskean ibil tzeko musikaz lagunduak.

Martxoak 4, asteartea

  • 12:00etan karrozen eta mozorroen karrikabuelta plazatik abiatuta. Pintxoak eta edariak banatuko dituzte ibilbidean.
  • 14:00etan gazteen bazkaria La Basquen.
  • Tenore berean, 14:00etan,  jubilatuen bazkaria Larraburuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun