Inauteak 2025

[ARGAZKIAK] Kaldereroen etorrerarekin hasi dituzte inauteak Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 24a, 09:00

Inauteen aitzineko asteburuan, ohitura segituz Kaldereroen bisita izan dute Beran. Beren lapiko eta zartaginak eskuetan, eta arropa koloretsua soinean, musika eta alaitasuna zabaltzen aritu dira Beran.

Illekuetan hasi eta Herriko Etxeko plazaraino osatu zuten karrikabuelta, tartean kantatzeko hiru geldialdi eginda. Herriko Etxeko plazara iristean ohiko ezkontza antzeztu zuten, eta ondotik, baratxuri zopa beroa janez borobildu zuten besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun