Larunbatean 19:00etan Illekuetan elkartuko dira Kaldereroak eta Berako Bandako musikarien laguntzarekin, herrian barna ariko dira kantari. Honako ibilbidea osatuko dute: Illekueta, Altzateko plaza eta karrika, Legia karrika, San Jose adinekoen egoitza, Eztegara pasealekua, Iturlandeta karrika, Eztegara pasealekua, Bidasoa karrika, San Esteban karrika eta Herriko Etxeko plaza. Hainbat lekutan geldialdiak eginen dituzte kantatzeko.
Eguraldi txarra balitz, ekitaldia zuzenean 19:00etan eginen lukete eskolako frontoian.
Larunbateko ekitaldiari begira, bihar arratsaldean entsegua eginen dute 18:00etan Kultur Etxean.