Inauteak 2025

Asteazkenean bukatuko da epea Berako Inudeen eta Artzainen desfilean izena emateko

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 17a, 13:00

Martxoaren 2an, igandean, Inudeen eta Artzainen desfileak beteko ditu Berako karrikak. Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatzen du desfilea eta parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da. Asteazkenean bukatuko da izena emateko epea eta esteka honen bidez egin beharko da.

Desfilean dantzariak, musikariak eta konpartsako kideak aterako dira, eta dantza taldeak ohartarazi du denek eman beharko dutela izena aitzinetik.

Entseguak otsailaren 25ean, asteartea, eta otsailaren 28an, ortziralea izanen dira Eztegara pilotalekuan 19:30ean. Entsegu horietan salduko dituzte bazkarirako txartelak 22 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun