[ARGAZKIAK] Lesakako hirugarren sektorea dinamizatzeko kanpainan lehen urratsak eman dituzte Elizondo Lanbide Eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 13a, 18:00

Zakuzaharren desagerpena aitzakiatzat hartuta, haren bilaketan parte hartu nahi duten ikerlariak bilatzea helburu duen komunikazio kanpaina abiatu dute gaur

Fundación Empleak, Lesakako Udalarekin eta hirugarren sektoreko mahaiarekin elkarlanean ekimen berria abiatu dute. Ekimenaren hasiera ekitaldia gaur goizean egin da Lesakako karriketan Elizondo Lanbide Eskolako 27 ikaslerekin batera. Proiektuaren helburua: herriko saltokiei balioa ematea, hauek dinamizatzea, eta gerora begira belaunaldien arteko erreleboa sustatzea da.


Proiektuak kaptazio eta mentoretza faseak ditu eta denen oinarria komunikazio kanpaina bat da, Lesakako inautetako protagonistetako bat den zakuzarren desagerpena aitzakiatzat hartuta eta haren bilaketan parte hartu nahi duten ikerlari posibleak bilatzea helburu duena. Horrela, Lesakako tokiko saltokiei ikusgarritasuna emateko historia bat asmatu dute, historiaren garapenean paper garrantzitsua izan baitute, eta, aldi berean, hori parte hartzaile bilatu nahi dituzte kanpainaren bigarren fase bat garatzeko, mentoretza batzuen bitartez akzio pilotuak martxan jarriko dituztenak. Gaur goizean Lesakako herriko etxean bildu dira Elizondo Lanbide Eskolako ikasleak eta irakasleak, beraien ideiak partekatzeko, Ladis Satrustegi Lesakako alkatea eta Itsaso Alcalde, Lesakako turismo eta komertzio koordinatzailearen babesean.

Hautatutako "ikertzaileak" profil jakin bateko pertsonak izanen dira: Lesakakoak edo ingurukoak, euskara menderatzen dutenak, eta komunikazio edo marketin, diseinu, ekintzailetza eta hirugarren sektorearen inguruko ezagutza edo esperientzia dutenak.

Hautatutako profil bakoitzak 1.000 euroko saria jasoko du, bi hilabetez 15 orduko asteko dedikazio ordu izanik, denboraldi horretan taldeak hiru proiektu pilotu hauek gauzatuko ditu:

  1. Sentsibilizazio kanpaina bat diseinatzea eta abiaraztea, jendea tokiko kontsumoaz kontzientziatzeko.
  2. Whatsapp talde baten bidez online salmenta zerbitzu bat sortzea, tokiko produktuen merkaturatzea erraztuz.
  3. Hutsik dauden lokalak dinamizatzea, eta 3D paneletan eta maketetan aurkeztutako negozio berrien proposamenak diseinatzea, hutsik dauden lokalen potentziala erakusteko eta ekintzaile berriak erakartzeko

Hiru pertsona horiek lana martxoa eta maiatza bitartean eginen dute eta Emplea Fundazioaren mentoretza lanaren laguntza izanen dute.

Gaurtik, otsailaren 13tik otsailaren 20ra, interesa duten guztiek izanen dute inprimaki bidez izen emateko aukera. Hautaketa prozesua osatzeko, hautatutako profilen artean otsailaren 24an proba praktiko bat eginen dute, eta aitzinago banakako elkarrizketa bat ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun