Honakoak dira Berako Udalak bando bidez jakinarazi dituen arauak:
- Karrozetan erabilitako ibilgailu motordunek asegurua behar dute eta indarrean dagoen trafiko araudia bete beharko dute.
- Karrozetako ibilgailu motordunen gidariak gida baimena behar du eta gidatzeko baldintza onetan egon behar du.
- Karrozek pertsonak eraman ahal izanen dituzte udalak definitutako zirkuituaren barrenean, eta horrez gain, pertsona horien segurtasunak bermatuta egon beharko du.
- Karrozen apaingarriek behar bezala lotuta egon beharko dute eta ibilgailuaren segurtasunak bermatuta egon beharko du.
- Ibilgailuetako apaingarriek ezin izanen dute gidariaren ikus eremua oztopatu.
- Karrozen altuerak ezinen du eraginik izan herriko karteldegi, balkoi, kable eta abarrekin.
- Ibilbidetik kanpo zein barrenean arauak bete beharko dira.
- Karroza guztiak 20:00etarako erretiratu beharko dira,
- Udalak Iamoteneko aparkalekuan eremu bat prestatu du karrozak uzteko egun horretan.
- Hurrengo egunean ezin izanen da karrozarik egon eremu publikoan.
- Berako Udala ez da gertatzen ahal diren ezbeharrez kargu eginen.
Karrozak ibili daitezkeen eremua bat ezarri dute, eta honakoa izanen da: