Bortzirietako Bertso Eskolak,Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatutako Udazkena Bertsotan zikloko ekitaldirik bereziena abenduaren 15ean izanen da Lesakako Harriondoa kultur etxean. Leire Pagadizabal zena kide zuen Iñurri elkartearen eskutik, Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio musikatu solidarioa izanen dute igandean 19:00etan hasita. Maddi Ane Txoperena, Ekhiñe Zapiain, Oihana Bartra eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan eta Amaia Agirre gai jartzen. Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariak ere oholtzan izanen dira. Sarrerak agortuak daude.