Lesakako Gurekin Zerbitzuen Elkarteak, Andra Mari egoitzako egoiliarrei Errege Eguneko oparia egiteko, bere produktu eta zerbitzuekin saskiak osatu ditu zozketatzeko. Eguberrietako Azokan saskiak ikusgai paratuko dituzte eta jendean 2 eurotan txartelak erosteko aukera izanen du, abenduaren 6an hasi eta 31ra bitarte. Urtarrilaren 3an eginen da zozketa. Lortzen den diruarekin, Gurekin Zerbitzuen Elkarteak errege egunerako opariak eginen dizkie Zahar Etxeko egoiliarrei.