Rakel Deskarga Oiartzabalentzat dira Lesakan 'Miñan' antzezlana ikusteko bi sarrerak

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 29a, 09:30

Emanaldia abenduaren 7an izanen da baina sarrera denak bukatuak dira dagoeneko.

TTIPI-TTAPAk bi sarrera zozketatu ditu Lesakako Udalaren eskutik 'Miñan' antzezlana ikusteko, eta Rakel Deskarga Oiartzabal lesakarra izan da irabazlea. Emanaldia, abenduarean 7an, heldu den larunbatean, izanen da Harriondoan 19:00etan, Keinu Leihoak antzerki zikloaren barrenean.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa eta Artedramak antzerkira egokitua. Sarrera guztiak dagoeneko bukatuak dira, eta egunean berean ez dute txarteldegia irekiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun