Bortzegunaren harira, autobus zerbitzua antolatu dute Etxalarko joan-etorria egiteko

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 9a

Larunbat honetan, urriaren 12an, Bortzeguna edo Bortzirietako Euskaltzaleen Besta izanen da Etxalarren, eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak autobus zerbitzua antolatu du Etxalarrerako joan-etorria egiteko, arratsaldetik aitzinera. Gainera, Etxalarko Lorpen lantegiko aparkalekua kotxeentzat egokituko dute. 

Etxalarrera joateko bi linea izanen dira. Horietako batek Arantza-Igantzi-Etxalar bidea eginen du eta bertzeak, Bera-Lesaka.

Arantza (Aparkalekua) Igantzi (Bi-bide) Etxalar
17:00 17:15 17:30
Bera (Toki Ona, Agerra) Lesaka (Suhiltzaileen aparkalekua) Etxalar
17:45 18:00 18:15

 

Itzulerako autobusen kasuan, autobus bat Etxalartik Arantzara aterako da, bidean Igantzitik pasatuta, eta bertzea Berara, bidean Lesakan geldituta.

Etxalar (Landaburua) Igantzi (Bi-bide) Arantza (Aparkalekua)
21:00 21:15 21:30
23:00 23:15 23:30
Etxalar (Landaburua) Lesaka (Suhiltzaileen aparkalekua) Bera (Agerra, Toki Ona)
22:00 22:15 22:30
00:00 00:15 00:30

Joan-etorria bortz euro ordaindu beharko da.

 

Egitaraua

Egun osoko egitaraua prestatu dute larunbatera: 

  • 10:00etan diana Bortzirietako txistulariekin.
  • 11:00etan herri kirolak eta jokoak. Herrien arteko lehia.
  • 13:00etan Euskara karrikaren bueltan kalejira. Bortzirietako trikitilariek eta panderojoleek lagunduta.
  • Ondotik adierazpena.
  • 14:30ean herri bazkaria (Asaua) eta ondotik bingoa.
  • 17:30ean dantzaldia Jeiki Hadi taldearekin.
  • 19:30ean Alarma morea taldearen kontzertua.
  • 21:00etan Fifi&Fefa DJen emanaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun