Demografia datuak

Bortzirietan Beran hazi da batez ere biztanleria eta Arantzan jautsi da gehien

Arantzak 105 biztanle galdu ditu azken 27 urteotan.

Baztango, Bertizaranako eta Malerrekako biztanleriaren datuak argitaratu ondotik, aldi honetan Bortzirietako datuei begira jarri da TTIPI-TTAPAk. Herriz herri eta auzoz auzo, biztanleriak izan duen bilakaera ageri da albiste barrenean.

Azken 27 urteotan biztanleriak Bortzirietan izan duen bilakaerari erreparatu dio TTIPI-TTAPAk eta bortz herriak kontuan hartuta, biztanleriak goiti egin du, baina goititze hori Berako bilakaeraren ondorio da. Lesakan eta Etxalarren ez da aldaketa handirik izan; Lesakan pixka bat hazi eta Etxalarren pixka bat jaitsi. Igantzik eta Arantzak beherakada izan dute, baina batez ere, Arantzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun