Azken 27 urteotan biztanleriak izan duen bilakaerari erreparatuz, goratu egin da Malerrekan, baina herriz herri errealitatea aski diferentea da. Doneztebek goratze handia izan du, baita Donamariak eta Iturenek ere. Eta neurri ttikiagoan, Elgorriagan eta Sunbillan ere hazi da erroldatutakoen kopurua. Baina gainerakoetan aunitz egin du beheiti, batez ere, Ezkurran eta Beintza-Labaienen. Eratsunen, Oizen, Saldiasen, Urrozen eta Zubietan ere beheiti egin du.