Pascual Aldave konpositore lesakarraren jaiotzaren mendeurrena gogoratuz ziklo berezia antolatu dute. Lehen emanaldia irailaren 29an eginen dute bere sorterrian. Igandean, 19:00etan, Harriondoa Kultur Etxean omenaldia eskainiko zaio ahots eta piano emanaldiarekin. Sarrerak 8 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean.
Noelia Ibañez mezzosopranoa, Maider Ronquete sopranoa, Amaia Zipitria eta Josu Okiñena pianistak, Kanadatik etorriko den Alexandre Da Costa biolinista eta Kea ahots taldea izanen dira Harriondoan, Aldaverenak ez ezik, Gabriel Fauré, Aita Donostia, Maurice Ravel, Manuel de Falla, Félix Lavilla eta Pablo Sarasateren lanak eskainiz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.