Uxuri Porturi txirrindulariari harrera egin zion irailaren 5ean, ortzegun arratsaldean, Lesakako udalak 2024ko munduko gazte mailako trial txapelketan berriki lortutako sariengatik. Abuztuko lehen aste hondarrean Alemaniako Sternerfels herrian jokatu zen txapelketan, taldeka munduko txapeldun izan zen Uxuri Portu Espainiako selekzioarekin eta banakako lehiaketan txapeldunorde bere kategorian.
Uxuri Porturi emandako oroigarriak gogoratzen zuenez, "Oztopoak zailtasun ez direla" erakutsi digu. Lesaka herria munduko txapelketa batean lehen lerroan jarri du eta hori eskertu nahi izan diote Lesakako udal ordezkariek, herriaren izenean. Ondotik, familia eta lagunekin, luntx ttiki bat izan zuten.