Ortziralean nazio arteko trial froga izan zen eta Portuk lehenbiziko postua lortu zuen; Espainiako taldea izan zen txapeldun (680 punturekin), Txekia bigarren (610 puntu) eta Frantzia hirugarren (540 puntu).
Larunbatean, berriz, bakarkako txapelketa abiatu zen eta Neska Gazteen kategoriako finalerdietan lehenbiziko postua lortu zuen Portuk, finalera sailkatuz. Finala atzo jokatu zen eta lesakarra bigarren izan zen, 550 punturekin, beraz, munduko txapeldunordea da Uxuri Portu. Zorionak!