Berako bestak ofizialki bihar hasiko badira ere, besta giro betean murgilduak dira Berako San Jose egoitzan. Ohikoa den gisan abuztuaren 1ean bota dute txupinazoa. Mila, Karmelo eta Mañu egoitzako egoiliarrak izan dira hiru suziriak botatzeko arduradunak eta suziriez gain erraldoien bisita eta musika ere izan dituzte. Bertan izan da Aitor Elexpuru alkatea ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.