Bestak 2024

Besta giroa nagusituko da Beran abuztuaren 2tik 6ra

Ttipi-Ttapa 2024ko uztailaren 31

Ortziraletik heldu den asteartera arte, abuztuaren 2tik 6ra arte besta giroa izanen da nagusi Beran. Bezperan, abuztuaren 1ean ere zer egina izanen da herrian.

Abuztuaren 1a, ortzeguna

  • 11:00etan txupinazioa San Jose zahar etxean.
  • 19:30ean dantza jaialdia Eztegara pilotalekuan. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea.
  • 22:00etan X. Berako Gau Krosa.  Antolatzailea: Manttale. 

Abuztuaren 2a, ortziralea

  • 10:00etan gosari herrikoia txosnetan. Ondotik, txupinazora martxa.
  • 11:30ean ahantzien oroimenez lore eskaintza Herriko Etxeko plazako oroigarrian.
  • 12:00etan 2024ko San Esteban besten hasiera adierazteko altxaferoa botako dute eta ezkila jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak banatuko dituzte.
  • Ondotik, erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira Incansables txarangak, Ezpelur gaiteroek eta gaita eskolak lagunduta.
  • 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
  • 19:00etan txosnen irekiera Toki Onako patioan Zker Elektrotxarangak girotuta.
  • 19:30ean Berako txistularien karrikabuelta Illekuetatik Herriko plazara.  
  • 21:00etan dantza herrikoiak Altzate karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.  
  • 22:00etan Janus Lester taldearen kontzertua Toki Onako patioan.
  • 00:00etan Ganibet taldearen kontzertua Toki Onako patioan.
  • 01:00etan Kalejira Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.
  • 01:30ean DJ Üzkülüz Toki Onako patioan.

Abuztuak 3, larunbata

  • 09:30ean herriko txistulariek argisoinua joko dute eta Ezpelur gaiteroak herrian barna ariko dira.
  • 10:30ean meza Nagusia Esteban Donaren ohoretan Berako Abesbatzak lagunduta.
  • Ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Bordoi Dantza eta Makil Dantza dantzatuko dituzte txistularien laguntzaz.
  • Gero, Sarai Robles eta Andoni Egaña bertsolariek kantatuko dute.
  • 13:00etan Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira.
  • 17:00etan Incansables txarangak  San Jose zahar etxean joko du.
  • 18:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko etxeko plazan txistularien laguntzarekin.
  • Gero, Berako Bandaren kontzertua Herriko etxeko plazan.
  • Ondotik, Incansables txarangaren kalejira Herriko etxetik Altzatera.
  • 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.
  • 00:00etan Bengoren kontzertua Toki Onako patioan.
  • 01:00etan kalejira Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.
  • 02:00etan DJ Fifi eta Fefa Toki Onako patioan. 

Abuztuak 4, igandea

  • 09:00etan Ezpelur gaiteroak Zia eta Dornaku auzoetan ibiliko dira.
  • 09:30ean Berako erronka herrian barna Merkatu plazatik hasita. Adina: LH 3tik LH 6. mailara. Igerilekurako ezinbertzekoak: toalla, bainujantzia eta txanoa eramatea. Antolatzaileak: Berako Udala eta Manttale.
  • 11:00etan Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du.
  • 12:00etan migattuak Herriko Etxeko plazan.
  • 12:30ean erraldoiak eta buruhaundiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran.
  • 17:00etan herri olinpiadak Txosna Batzordeak antolatuta.
  • 17:00etan gizonezko pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Sarrerak Agara prentsan salgai. Antolatzailea: Aspe.
  • Ondotik, emakume pilotari profesionalen arteko partida. Antolatzailea: Ados pilota.
  • 19:00etatik 23:00etara gazteentzako diskofesta eta afaria Toki Ona kiroldegian 10 eta 15 urte artekoentzako. Antolatzailea: Labiaga Ikastola.
  • 20:00etan Miceren kontzertua Toki Onako patioan.
  • 21:00etan dantza herrikoak Altzate karrika Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.  
  • 00:00etan etan herriko DJak Toki Onako patioan.
  • 01:00etan kalejira Incansables txarangarekin. 

Abuztuak 5, astelehena

    • 09:00etan Irats taldeko trikitilariak eta pandero jotzaileak Garaitarretan ibiliko dira, eta Ezpelur gaiteroak Zalain, Alkaiaga eta Zalain Zoko auzoetan. Gisa berean, Bera Kantari Suspela auzoan ibiliko da.
    • 10:00etan plater tiroa ehiza ibilaldia modalitatean Lizuniagako tiro eremuan. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea.
    • 11:00etatik 13:30era txiko txoko jokoak Merkatu Plazan. Eguraldi txarrarekin Toki Onako estalpean. Antolatzailea: Labiaga Ikastola. 11:00etatik 13:30era puzgarriak Eztegara pilotakeuan.
    • 12:00etan herri danborrada Herriko Etxeko plazatik Altzateko plazara. Antolatzailea: Berako Banda.
    • 14:00etan Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan Labiaga Ikastolak antolatuta.
    • 16:00etatik 18:30era puzgarriak Eztegara pilotalekuan.
    • 18:30ean Migattuak Herriko Etxeko plazan.
    • 19:00etan elkartasun ekitaldia txosnan.
    • Ordu berean, erraldoiak eta buruhaundiak Altzaten barna.
    • 20:00etan Atzarbale taldearen kontzertua Toki Onako patioan.  
    • 21:00etan dantza herrikoiak Altzate karrika Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.
    • Ondotik, zezensuzkoa ibiliko da Altzateko karrikan.
    • 00:00etan Xutik taldearen kontzertua Toki Onako patioan.
    • 01:00etan kalejira Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita. 

Abuztuak 6, asteartea

  • 09:00etan musika eskolako trikitilariak eta pandero jotzaileak Kaulen ibiliko dira eta Ezpelur gaiteroak Suspelttikin.
  • 10:00etan herriko pilotarien pilota partidak Eztegara pilotalekuan. Benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. Bortziriak pilota eskolak antolatuta.
  • 12:00etan erraldoiak eta buruhaundiak Altzatetik Herriko Etxeko plazara Ezpelur gaiteroek lagunduta.
  • Ordu berean, mutxikoak Toki Onako patioan.
  • 14:30ean herri bazkaria Altzateko pilotalekuan. Ondotik, jokoak txosnagunean.
  • 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
  • 19:00etan Pan con Chile taldearen kontzertua Toki Onako patioan.
  • 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroekin.
  • Ondotik, zezensuzkoa  Altzate karrikan.  
  • 00:00etan Alarma Morea taldearen kontzertua Toki Onako patioan.  
  • 01:00etan kalejira Incansabales txarangarekin Mukixu zubitik hasita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun