Kanttonberriko lanak direla eta, gaur itxita egonen da Berako osasun zentroa

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 1a, 08:45

Berako Kanttonberri karrika moldatzeko lanetan ari dira azken hilabeteetan Beran. Hori dela eta, gaur Legia karrika moztu eginen dute, eta udalak jakinarazi duenez osasun zentroa ere itxita egonen da. Urgentziak bakarrik artatuko dituzte bertan.

Berako mediku taldea Lesakara lekualdatuko da, eta urgentziak ez diren kontsultak bertan artatuko dituzte. Osasun zentroan ordua hartzeko, aldiz, betiko zenbakira deitu behar da, 948 62 50 21 zenbakira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun