Berako Kanttonberriko lanak direla eta, Legia karrika itxiko dute bihar eta ur mozketak izanen dira

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 31a, 09:00

Kanttonberriko ingurua eraberritzeko lanak egiten ari dira Beran, eta lanek eragina izan dute herrigunean bihar, abuztuaren 1a.

Zehazki, ura moztuko dute 08:00etatik 22:00etara Kanttonberrin eta Legia karrikan Zubimuxu etxetik Jesusen Bihotza ikastetxe arteko atari denetan. Horrez gainera. herriko bertze hainbat eremutan ur presio arazoak ere izaten ahal dira.

Ur mozketez gain, Legia karrika ere itxi eginen dute Rozas janari dendaren parean. Itxierak irauten duen bitartean, Legiako bertze eremuetan bi noranzkoetan ibiltzen ahalko dira autoak. Hala ere, udalak gomendatu du ahal dela autoarekin ez sartzeko bertara, eta sartzekotan kontuz gidatzeko eta seinaleei kasu egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun