Berako Gau Lasterketako bidea ezagutzeko hitzordua paratu dute gaurko

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 29a, 09:00

Ortzegun arratsean eginen dute Beran Gau Lasterketaren hamargarren edizioa. Antolatzaileak dena prestatzen ari dira abuztuaren 1eko lasterketarako, baina, aitzinetik, gaur, astelehena, ibilbidea ezagutzeko hitzordua antolatu dute. 21:45ean elkartuko dira Altzateko plazan, eta parte hartzaileek derrigorrez frontala eraman beharko dute.

Oraindik ere izena eman daiteke Berako Gau Krosean. Asteazken arte online egin beharko da izen ematea, eta egunean berean ere izena emateko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun