Berako gau krosean izena emateko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 9a, 17:00

Manttale mendi lasterketa taldeak antolatuta, abuztuaren 1ean eginen dute Berako X. Gau Lasterketa. 7,8 kilometro eta 300 metroko malda positiboa dituen ibilbidea egin beharko dute lasterkariek.  

Lasterketan parte hartu nahi dutenek online egin dezakete izen ematea, hamar euro ordainduta, eta bertzela, egunean bertan 12 euro ordainduta. Gehienez 200 lasterkarik parte hartzen ahal izanen dute.

Lasterkariak Altzateko Merkatu Plazatik aterako dira eta hantxe izanen du lasterketak helmuga. Sariei dagokienez, gizonezkoetan eta emakumezkoetan lehenbiziko hiru sailkatuek sariak izanen dituzte eta horrez gain, Berako lehenbiziko bi kuadrillak ere sarituko dituzte. Kuadrillak lau lasterkariz osatuak izan beharko dute, eta guttienez batek emakumezkoa izan beharko du. Talde bakoitzeko lehenbiziko hirurak puntuatuko dituzte, baina helmugara laurek ailegatu beharko dute.

Gainerakoan, lasterketan parte hartzeko frontala nahitaezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun