Bestak 2024

Dagoeneko salgai paratu dituzte Berako bestetako herri bazkarirako txartelak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 19a, 14:00

Abzutuaren 2tik 6ra ospatuko dituzte beratarrek herriko bestak, eta tartean, azken egunean herri bazkaria eginen dute frontoian. Bada, dagoeneko salgai paratu dituzte bazkarirako txartelak.

Abuztuaren 6an eginen dute bazkaria Altzateko frontoian eta 23 euroko prezioa dute txartelak. Errekalde ostatuan paratu dituzte salgai. Honako menua izanen dute: txistorra pintxoa, pasta boletus kremarekin, txerri azpizuna saltsan eta arroza curryarekin, gasna tarta, edaria, ogia, kafea edo infusioa eta likorea. 

Herri bazkariko txartelez gai, bestetako danborradan izena emateko epea ere irekia dute Beran. Abuztuaren 5ean eginen dute aurten, eta uztailaren 22ra arte ematen ahalko da izena Lixoia ostatuan dagoen zerrendan apuntatuz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun