Danborradan parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak eta prezio horretan sartuko dira gosaria eta danborra. Apuntatzeko zerrenda Lixoia ostatuan dago. Ekitaldia aitzinera ateratzeko 40 lagunek eman beharko dute izena guttienez.
Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute danborradako entsegua uztailaren 30ean izanen dela 19:00etan Herriko Etxeko plazan.