Aurten jatetxearen ardura hartu du Etxeberriak, amaren lekukoa hartuta; «urte pila batez aritu izan da lanean eta lasaiago ibil dadin. Lanean segitzen du, baina paperen kontu guztia nire izenean dago orain». Hala ere, «betiko martxan segitzeko asmoa dugu jatetxean: plater konbinatuak, bokatak, menua, karta… eta sasoiaren araberako platerak».
Turisten mugimendua ere nabaritzen hasiak dira; «eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, jendea etortzen hasi da eta udan jende aunitz ibiltzen da Arantzan». Gainera, «pandemiaz geroztik, jendeak kanpoan nahi izaten du, eta joan den urtean terraza berritu genuenez, herrikoak nahiz kanpotarrak ibiltzen dira».