Haurren zein helduen lasterketak jokatuko dituzte. Lehiatzen lehenak 14 urte arteko haurrak izanen dira eta 3 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute auzoan barna 17:00etan hasita.
Haurren lehia bukatuta, 17:30ean hasiko da helduena. Helduek banaka egin beharko dute proba, auzoan barna prestatutako 7 kilometroko ibilbidean. Denera 300 metroko desnibela izanen du.
Izen ematea Internet bidez egin behar da alkaiagatrail@hotmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Mezu horretan parte hartzailearen izena eta abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia bidali beharko dira.
Zazpi euroko prezioa du proban parte hartzeak, eta ordaintzeko bizum bat egin beharko da 613 75 90 04 zenbakira. Prezio horretan sartuko dira korrikalarien asegurua eta bokata.
Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopako lehen proba
Eskualdean antolatzen diren lasterketetan parte hartzea sustatu nahi du Manttalek eta horretarako Bortzirietako Lasterketa Herrikoien Kopa antolatu dute lehenengoz. Alkaiaga Trail, Berako Gau Krosa, Agerrako Krosa eta Lizuniagako Igoera izanen dira kopako lasterketak.
Kopan banaka zein kuadrillaka parte hartzen ahalko da. Kuadrillaka parte hartu nahi dutenek, ordea, larunbata baino lehen mezu bat bidali beharko dute manttaletaldea@gmail.com helbidera kide bakoitzaren izenarekin eta abizenekin.