Bi taldeek kaleratutako oharrean zabaldu dutenez, hiru gizonezko atxilotu dituzte sanferminetan Lesakako eraso matxistengatik, horietako azken besten azken egunean, elkarretaratzea egin zuten egun berean.
Horrez gain, besta giroan ohikoak diren hainbat jarrera matxisten berri izan dutela salatu dute. «Hau guztia pairatzen dugunak emakumeak gara. Nazkatuak gaude, baina etsituak ez, eta planto egiten segituko dugu».
«Jipoiak ez dira maitasun adierazpideak, ezta xantaia eta jarraipenak ere. Baimenik gabe ipurdia ukitzea ez da ligoteoa, ezta dantzarako edota solaserako espaziorik ez uztea ere», nabarmendu dute.
Erasoen aitzinean, herritarrei erasoak salatzen segitzeko deia luzatu diete, baita erasotzaileekiko zero tolerantzia izateko ere. «Erasoak jasan dituztenetik elkartasuna eta babesa emateko deia egiten dugu, denon ardura baita indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzea».