Bestak 2024

[ARGAZKIAK]: Lesakako sanferminetako pilota partidak eta zezensuzkoa iruditan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 10a, 10:00

Atzo goizean haurren danborradak hartu zuen Lesakako sanferminetan protagonismoa, eta arratsaldean, bertzeak bertze, profesionalen pilota partidak eta zezensuzkoa izan zituzten. Gaur sanferminetako azken eguna izanen dute.

Pilota partidetan, alde batetik, Adosekoek jaialdi ederra egin zuten. Lau eta erdiko finalerdietan, Infante eta Barrokal aurrez aurre aritu ziren, ortziralean jokatzekoa den finalerako txartelaren bila. Azkenean, Barrokalek 22-10 irabazi zuen. Binakako partiduan ere tanto ederrak ikusteko aukera izan zuten pilotazaleek. Iturriaga-Orbegozo bikotea 22-10 nagusitu zen Aranburu eta O. Ruiz de Larramendiren kontra.
 
Bertzetik, Garfekoen partidan, Canabal igantziarrak erakusltadi ederra eman zuen, eta Arbizurekin bikotea osatuz, 22-16 irabazi zuten Retegi Bi eta Merino II.aren kontra.

 

Uztailak 10, asteazkena

08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin, Martxanpaitatik plazara. 10:30ean haurrentzako Up!! zirku eta umore ikuskizuna Harriondoan. Ondotik, haurrentzako entzierroa Harriondoatik Plaza Zaharrera. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa txarangarekin. 13:45ean herri bazkarira kalejiran Elutxa txarangarekin. 14:30ean herri bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik, musika emanaldia Andoni Mitxelenarekin. 18:30ean Txakaindik jaitsiera Zortziko doinuarekin. 20:30ean Puro Relajo musika taldea Plaza Zaharrean. 00:00etan Jai-Hilak Elutxa txarangarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun