Bestak 2024

[ARGAZKIAK]: Ttikienek danbor soinuekin bete dituzte Lesakako karrikak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 9a, 12:00

Gaur goizean haurrek hartu dute Lesakako sanferminetako lekukoa, eta haurren danborrada egin dute. Eguerdian betizuak izanen dituzte eta arratsaldean haurrentzako ikuskizunak eta apar besta.

Profesionalen pilota partidak ere gaur jokatuko dituzte frontoian, eta ilunabarrean Elutxa txaranga karrikaz karrika ibiliko da. Horrez gain, DJ Xaiborren saioa eta zezensuzkoa izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun