Olio pinturak, akuarelak, pastelak, eskulturak, marrazkiak… bi artistek lan ugari dituzte ikusgai, «eta bertze artisten obrak ere izaten ditugu». Orain Udako Elkarrekiko Erakusketa antolatu dute abuztura arte, eta haiekin batera sei artista gehiagok parte hartu dute: Lesagibel, Juan Txillida, Xabier Sagarzazu, Mensu, Helena Elbusto eta Agustin Tife.
Galeriaren gainean bizi direnez, «beti dugu irekia, bakantzetan joaten garenean salbu». Goizetan 11:30etik 13:30era eta arratsaldetan 16:00etatik 19:30era dago zabalik, «baita larunbat eta igandetan ere». Azaldu dutenez, «bisitariak harriturik gelditzen dira, eta kontent joaten dira. Herriko etxekoek ere aunitz baloratzen dute arteari ematen diogun espazioa».