Ezbeharra arratsaldean gertatu da Lesaka eta Etxalar artean, N-121-A errepideko 60. kilometroan. Argazkiak erakusten duen bezala, bi kamioiren arteko istripua izan da eta kolpearen ondorioz gidarietako bat zauritua suertatu da eta Bidasoko Ospitalera eraman dute anbulantzian. Auto ilara luzeak ere sortu dira Iruñerako noranzkoan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.